Gizartea -
Nafarroan
Emakume baten hilotza aurkitu dute ibilgailu batean, Murchanten
Foru Poliziako patruila batek aurkitu du gorpua, txarto aparkatutako ibilgailu batera hurbildu denean. Hasierako ikerketak dioenez, emakumezkoak ez du indarkeria zantzurik.
Erredakzioa
Nafarroako Foru Poliziak emakumezko baten gorpua aurkitu du ibilgailu baten barnean, Murchante udalerrian, Nafarroako Gobernuko hainbat iturrik jakinarazi dutenez. Hilotza Foru Poliziako patruila batek aurkitu du, txarto aparkatutako ibilgailu batera hurbildu denean.
Ikertzaileek diotenez, emakumezkoak ez du indarkeria zantzurik, eta hilketa izatea errefusatu dute. Halaber, iturri berdinek zehaztu dutenez, emakumearen hilotza autoaren barruan agertu da, eta ez maletategiaren barnean, hasiera zabaldu den bezala.
Epaitegi-Poliziako talde bat bertaratu da, epaitegiko medikua eta epailearekin batera, hilotza altxatzeko. Foru Poliziak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.