Gizartea -
Ezbeharra
Bi lagun hil dira Biarritzen etxebizitza batean izandako sutean
Erdiguneko Ganbeta kalean piztu da sua. Zazpi pertsona bizirik ateratzea lortu dute suhiltzaileek.
Erredakzioa
Etxebizitza batek su hartu du Biarritzen eta bi lagun hil dira, FR3 telebista katearen arabera.
Erdiguneko Ganbeta kaleko bi solairuko eraikin batean piztu da sua. Antza denez, 04:30ak aldera deitu die suhiltzaileei bizilagun batek, goiko solairuan sua piztu dela esanez.
25 suhiltzaileez osatutako taldeak orduak eman ditu lanean sua itzaltzeko, eta zazpi pertsona etxetik atera behar izan dituzte.
Hondakinen artean bi gorpu aurkitu dituzte, eta gorpuetako bat gizonezko batena dela baieztatu dute.
Ganbeta kalea moztuta dago, eta Poliziak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea