Gizartea -

Larunbat gauean

105 kilo kokaina atzeman dituzte Biriatutik gertu

Lau lagun atxilotu dituzte. Merkatuan salduta, 6 milioi euroko kostua izango zukeen atzemandako kokainak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

105 kilo kokaina atzeman eta lau lagun atxilotu zituzten larunbat gauean Iparraldean, Frantziako aduana zerbitzuek baieztatu dutenez. Droga bi ibilgailutan aurkitu zuten, Biriatutik gertu.

Ondorioz, lau lagun atxilotu zituzten: bi frantses eta bi marokoar. Baionako polizia-etxera eraman zituzten.

Aduana zerbitzuen arabera, 6 milioi euroko kostua izango zukeen atzemandako kokainak, merkatuan salduta.

Iparraldean inoiz atzemandako kokaina bolumen handienetakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea