Gizartea -

42 urte zituen

Gizon bat hilik aurkitu dute Sestaon, etxean sutea piztu eta gero

Senideek Ertzaintza ohartarazi dute, eta, biktimaren etxean sartu direnean, agenteek sute baten arrastoak eta gizonezkoaren gorpua ikusi dituzte.

Gizon bat hilik aurkitu dute Sestaon, etxean sutea piztu eta gero
Gizon bat hilik aurkitu dute Sestaon, etxean sutea piztu eta gero
Gizon bat hilik aurkitu dute Sestaon, etxean sutea piztu eta gero

0:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita bi urte inguruko gizonezko bat hilik aurkitu dute bart Sestaon, horren etxebizitzan sute bat piztu eta gero, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

22:00ak aldera, biktimaren senideek Ertzaintza ohartarazi dute, eta, etxean sartu direnean, agenteek sute baten arrastoak eta gizonezkoaren hilotza topatu dituzte. Sua amatatuta zegoen ordurako. Sukaldean (bertan piztu ziren sugarrak), gainera, sabaia erori egin da.

Hain zuzen ere, Julian Gayarre kaleko etxe batean jazo da ezbeharra.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. Hasiera batean, gizonezkoa kea arnasteagatik hil dela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea