Gizartea -
Indarkeria matxista
Udaltzain ohi bat atxilotu dute Gironan, koinata hiltzea egotzita
Gainera, gizonezkoak zauri larriak egin ei dizkio emazteari. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek Gironako udaltzain ohi bat atxilotu dute, koinata hiltzea eta emazteari zauri larriak egitea egotzita.
Ikerketan ari direnek azaldu dutenez, gizonezkoak koinata [anaiaren emaztea] hil du, horren etxean, eta ondoren emazteari ere eraso dio, etxebizitza berberean.
Hildako emakumeak bi seme-alaba adingabe zituen.
Antza denez, gizonezkoa 50 urte ingurukoa da, eta duela urte batzuk utzi zuen Gironako Udaltzaingoa.
Bi emakumeak 09:00etan topatu dituzte, 'Llac del Cignes' urbanizazioan. Bertan, hildako emakumea bizi zen.
_______________________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu, kontsultatu tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida, edo informatu 016 (Estatu osoan) edo 900 840 111 (EAEn bakarrik) telefono zenbakietan. Doakoak dira eta ez dute aztarnarik uzten fakturan.