Gizartea -
Oharra
The Image diskotekak ateak itxiko ditu ekainearen 22an
15 urteko ibilbideari amaiera jartzeko “agur-jai” handi bat egingo dute ekainaren 21ean eta 22an. Jaiak ‘Bye Bye Image’ izena izango du.
IKER GOMEZ
The Image Berangoko diskotekak ateak itxiko ditu ekainaren 22an, areto horretako arduradunek ohar baten bidez iragarri dutenez.
15 urteko ibilbideari amaiera jartzeko “agur-jai” handi bat egingo dute ekainaren 21ean eta 22an. Jaiak ‘Bye Bye Image’ izena izango du.
The Image diskotekako jabeek azken 15 urteetan bertara sartu diren “belaunaldi guztiei” eskerrak eman nahi izan dizkie.
“Ekainean inoiz baino indartsuago eta gogotsuago arituko gara, The Image Clubeko ohiko programazioarekin jarraituz, bai ostiraletan eta baita larunbateko bi sesioetan ere”, bukatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea