Gizartea -
Ugaldeguren 1 industrialdean
Emakume baten hilotza aurkitu dute Derion, putzu batean
Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez, orain bi aste Zamudion desagertutako emakumearena da gorpua.
Erredakzioa
Emakume baten hilotza aurkitu dute Derion (Bizkaia), Ugaldeguren 1 industrialdean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Indusketa lanak egiten ari ziren langileek aurkitu dute hilotza, 13:45ean, putzu batean barruan. Bertaratutako suhiltzaileek uretatik atera dute, eta, ondoren, Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute hilotza, autopsia egin eta identifikatu ahal izateko.
Ertzaintzako iturrien arabera, orain bi aste inguru Zamudioko Psikiatrikotik desagertutako emakumea da hildakoa. Auzitegiko Institutu Anatomikoan ere baieztatu egin dute biktimaren identitatea.
Heriotzaren inguruko lehen ikerketen arabera, baliteke emakumeak bere buruaz beste egin izana, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.