Gizartea -

Segurtasun Saila

Banketxeen aurkako erasoak, Ondarroa, Plentzia, Gorliz eta Donostian

Ondarroan 23:15ean egin dute, Laboral Kutxaren, Caixaren, BBVAren eta BBKren egoitzen kontra, Artabide eta Kanttoipe kaleetan.

Erasoak Ondarroan, Plentzian eta Donostian gertatu dira. EiTB.
Erasoak Ondarroan, Plentzian eta Donostian gertatu dira. EiTB.
Lau banketxeri eraso egin diete, Ondarroan

0:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar banketxeren kontrako erasoak egin dituzte bart gauean, Euskal Herriko hainbat txokotan.

Eraso larriena Ondarroan gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Kaputxadun talde batek Artabide eta Kanttoipe kaleko lau banketxetako kristalak eta kutxazainak apurtu ditu, harriak eta borrak erabilita.

Zehazki, erasoa 23:15ean egin dute, Laboral Kutxaren, Caixaren, BBVAren eta Kutxabanken lokalen kontra.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du erasotzaileak identifikatzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, erasotzaileek modu koordinatuan lan egin zuten erasoa ahalik eta azkarren egin ahal izateko.

Plentzian, hainbat pertsonak pintura bota dute BBVA, Kutxabank, Caixa eta Laboral Kutxa banketxeetako bulegoen aurka. Halaber, pintadak egin dituzte eta ondorengo mezuak irakur daitezke: "Lapurrak", "Gorriak pasako dituzue", "M-30, greba orokorra".

Bestalde, Gorlizen, BBVAko bulego bati eraso egin diote, eta maiatzaren 30eko greba orokorraren aldeko mezuak margotu dituzte.

Donostian ere, pintura gorria eta beltza bota zioten Madril kaleko Bankoa banketxearen bulegoari, eta kristalak zikindu egin zituzten. Segurtasun Sailaren arabera, 22:00ak inguruan gertatu zen erasoa.

Erasotzaileek ihes egin zuten, eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak zer gertatu den eta eraso horiek guztiak modu bateratuan antolatu zituzten argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ondarroa albisteak Plentzia bideoak Gorliz albisteak