Gizartea -
Haurtzaroa
Urritasunarekiko 'jarrera aldaketa' egon da Euskadin, Unicefen ustez
Haurren urritasunarekiko ''jarrera aldaketa garrantzitsua'' egon dela azpimarratu du erakundeak, baina oraindik ''gehiago'' egin behar dela uste du.
Erredakzioa
Euskadin ''aurrerapauso'' handia eta ''jarrera aldaketa nabarmena'' egon da urritasunen bat duten haurren egoerarekiko, baina oraindik ''egiteko gehiago'' dago, Elsa Fuente Unicef erakundeak EAEn duen ordezkariaren hitzetan.
Unicefek argitaratutako 'Haurtzaroaren egoera mundu mailan 2013' txostena aurkeztu du ostiral honetan Fuentek Bilbon.
Mundu osoan 93 milioi haurrek bizi duten urritasuna egoera izan du oinarri aurtengo txostenak, eta, horren baitan, Unicefek azpimarratu du ''aldaketa nabarmena'' egon dela Euskadin. Hala ere, ''hurrengo belaunaldietan ere aldaketa horri eutsi behar zaio, urritasunen bat duten haurrak berdin gisa ikus ditzaten'', gaineratu du.
Pablo Gonzalez adimen urritasuna duten lagunen aldeko Gorabide elkarteko kidea ere txostenaren aurkezpenean izan da, eta Euskadiko datu zehatzen berri eman du bertan.
2011n, 155.700 pertsonek zuten urritasunen bat Euskadin, eta horietatik 10.555 lagunek zuten adimen urritasuna.
Adingabeei dagokionez, 2008koa da azken datua, eta, urte hartan, bost urte beherako 3.500 adingabek zuten urritasunen bat Euskadin.