Gizartea -
Ezbeharra
Pertsona bat hil da AP-15 autobidean, Imarkoainen
Hildakoa Donostiako bizilaguna zen. Istripuan beste bi lagun zauritu dira eta larri eraman dituzte Nafarroako Ospitalera.
Erredakzioa
Larunbat honetan, istripua gertatu da AP-15 errepidean, Imarkoain parean, eta pertsona bat hil eta beste bi zauritu egin dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Antza denez, 07:52 inguruan gertatu da ezbeharra, eta auto batek eta kamioi batek egin dute talka, Imarkoaingo ordainleku parean.
Istripua gertatu eta gutxira, anbulantzia bat bertaratu da, baina osasun langileek ezin izan dute emakumearen bizia salbatzeko ezer egin.
Hildako emakumea, M.C.G., 69 urteko Donostiako bizilaguna da. Kotxearen atzeko eserlekuan zihoan.
Ibilgailuaren gidaria hildakoaren ahizpa zen eta horren ondoan zihoan gizonezkoarekin batera larri eraman dute Nafarroako ospitalera.
Istripuaren tokira foruzainak bertaratu dira, eta Foruzaingoak ikerketa bat abiatu du, istripua zerk eragin duen argitzeko.