Gizartea -

Nafarroan

Bardeako tiro eremua ixtearen aldeko martxa egin dute

Hogeitaseigarren aldiz egin dute martxa eta ohiko aldarrikapenez gain, gastu militarrak gizarte helburuetan erabiltzeko eskatu dute.

Gastu militarrak gizarte helburuetan erabiltzea eskatuko dute gaur Bardeara egindako martxan. EFE
Gastu militarrak gizarte helburuetan erabiltzea eskatuko dute gaur Bardeara egindako martxan. EFE
Gastu militarrak gizarte helburuetan erabiltzea eskatuko dute gaur Bardeara egindako martxan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bardean martxa egin dute gaur Nafarroan, gizarte kolektibo, sindikatu, alderdi polítiko eta Erriberako hainbat zinegotzik deituta.

"Gastu militarrak, gizarte helburuetarako" lelopean egin dute ibilaldia eta gizarte osoak bizi duen krisia gogoan izan dute. Hala, gastu militarrak gizarte helburuetan erabiltzea aldarrikatu dute. Martxaren antolatzaileek salatu dutenez, oinarrizko beharretan gabezi larriak sumatzen diren bitartean, gastu militarretan sekulako dirutzak gastatzen jarraitzen dute.

"Bardeak bonbardatzeko erabiltzen den diru guztia eguneroko bizitzan erabilgarriago diren helburu sozialentzako bideratu beharko lukete", aldarrikatu du martxaren amaieran Milagros Rubio Tiro Eremuaren Kontrako Elkarteko bozeramaileak.

Halaber, Gladys del Estalen heriotzaren urteurrena oroitu dute goizean eta bere omenez jarritako monolitora loreak eramateko gonbita egin dute.

Arguedasko Aguilares eremuan elkartu dira 11:30ean, eta eguerdian abiatu da martxa Bardeako tiro eremura. Ondoren, tradizioari jarraituz, bazkaltzera joan dira.

Bardeako martxaren antolatzaileek gogoratu dute Bardeako inguruetan eroritako azken sei hegazkin militarrek 243 miloi euro balio zutela. Diru hori, gizarte helburuetarako erabili zitekeela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea