Gizartea -

Tripulatzaile bakarra

Castro aurrean hondoratutako ontzi baten patroia erreskatatu dute

Ontziak "zerbaiten" aurka egin du talka, zulo bat egin eta ura bertatik sartu da, kostaldetik 21 itsas-miliara gertatu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Itsas Salbamendu Zentroak itsasontzi bateko patroia erreskatatu du gaur, igandea, goizean, Castro Urdialeseko kostaldetik 21 itsas-miliara zegoenean ontziak istripu bat izan eta hondoratu ostean.

Itsas Salbamendutik informatu dutenez, 06:00ak aldera jazo da istripua; itsasontziko patroiak Bilboko zentrora deitu du "zerbaiten" kontra talka egin duela eta ura sartzen hasi dela abisatzeko.

Patroiak esan du salbamendu jaka eta potina duela. Zentro bizkaitarrak Salvamar Alcyone itsasontzia eta Edimar 213 helikopteroa bidali ditu.

Azkenik, tripulatzaileak itsasontzia utzi behar izan du, hondoratu baita, baina salbamentu-potinera igotzea lortu du. Helikopteroak bertan topatu eta erreskatatu, eta Santanderreko aireportura gerturatu du. Handik Caldecillako ospitalera eraman du anbulantzia batek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea