Gizartea -

Erasoa gimnasio batean

Emakume bat koman, gizon batek bortizki eraso egin eta gero, Bilbon

Erasoa Maximo Agirre kaleko gimnasio batean izan da, eta bertako arduraduna atxilotu dute.

Erasoa Bilboko gimnasio batean gertatu da. Argazkia: eitbcom
Erasoa Bilboko gimnasio batean gertatu da. Argazkia: eitbcom
Erasoa Bilboko gimnasio batean gertatu da. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Bilbon, borroka arteen gimnasio batean emakume bati eraso egitea egotzita. Biktima Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute. eta koma egoeran dago.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa 15:40an gertatu da, Maximo Agirre kaleko gimnasio batean. Bertan zeuden herritarrek eman dute abisua.

Sailak beraz ez du baztertzen emakumeen kontrako indarkeriaren kasu bat izatea.

Ustezko erasotzailea borroka arteen gimnasioko arduraduna da. Biktima prostituta bat da eta, lehen ikerketen arabera, behartuta eraman du gizonezkoak gimnasiora.

Ertzainek atea bota behar izan dute bertara sartzeko, eta eskuak, hankak eta lepoa lotuta zituela aurkitu dute emakumea.

Larrialdietako zerbitzuek biktima suspertu eta gero, Basurtuko ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea