Gizartea -

Argaltzeko mirariak

Dukan dietak ez du zehaztasun zientifikorik

Adituek ez loditzeko elikadura on baten oinarriak azaldu dituzte: askotarikoa, orekatua eta neurrizkoa. "Dietarik onena bizitza osoan mantendu daitekeena da", esan dute.

ETB-2ko 'Robin Food' saioan prestatuta entsalada berdea. Argazkia: EiTB
ETB-2ko 'Robin Food' saioan prestatuta entsalada berdea. Argazkia: EiTB
ETB-2ko 'Robin Food' saioan prestatuta entsalada berdea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gaur, ekainak 4, milioika pertsona zehaztasun zientifikorik ez duten mirarizko dieta bat egiten ari dira", Dukan hiperproteikoa edo mirarizko entzimarena, besteak beste, Gregorio Varela CEU San Pablo Unibertsitateko Nutrizio katedradunak azaldu duenez.

"Argaltzeko dieten egiak eta gezurrak" jardunaldia antolatu dute CEU San Pablo Unibertsitateak eta Tomas Pascual Nutrizio eta Osasun Institutuak. Ekimen horretan, uda iristear dagoenean jendea "mitoek eta gezurrek" inguratutako dietak egiten hasten dela salatu du Varelak.

"Ez da mirarizko dietarik existitzen, onena gure bizitza osoan mantendu daitekeena da", esan du Carmen Cuadrado Madrileko Unibertsitate Konplutentseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gainera, ez loditzeko elikadura on baten hiru oinarriak azaldu ditu: askotarikoa, orekatua eta neurrizkoa.

Dietarik "arriskutsuenak hiperproteikoak dira", esan du Nafarroako Unibertsitateko nutrizionista eta biologoa den Juan Revengak, eta mirarizko entzimaren dietari eta farmazietan ere saltzen diren "koipeak erretzeko" produktuei buruz ere ohartarazi du.

Estatuko Osasun Inkestaren arabera, gizonezkoen % 65ek eta emakumezkoen % 45ek loditasuna eta gehiegizko pisua dutela azaldu du Varelak eta hiru umetik batek ere patologia hori pairatzen du. "Datu horiek gora egiten jarraitzea ekidin behar da. Ez da estetika kontua, osasun kontua baizik", esan du Varelak. Medikuaren gomendioen arabera, bizitza sedentarioa saihesteaz gain, ez da jateak duen sozializioa galdu behar. Hau da, telebistari platerean dugunari baino jaramon gehiago egitea edo harrapatzen dugun lehenengo gauza jatea.

Juan Revengak loditzen dutela esaten den hainbat elikagaien mitoa ere azaldu du (ogia, fruta, esnea eta alkohola, besteak beste); izan ere, "elikagaiek ez dute loditzen". Argaltzeko loditzea eragin diguten elikagaiak zeintzuk diren identifikatzea komeni da eta "berriz ere ez gertatzeko bizitza osorako estrategia bat bilatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea