Gizartea -
Kontrazala
Internetek ez du damua onartzen
Israelen soldaduzka egiten ari diren eta arropaz arintxo argazkiak egin dituzten nesken auziak sare sozialen erabileraren eztabaida piztu du enegarren aldiz.
Juanjo San Miguel (Euskadi Irratia)
Israelen dezenteko eskandalua sortu da soldaduzka egiten ari den neska talde bat arropaz arintxo eta jarrera probokatzailean argazkiak egin eta Interneten jarri dituztelako.
Israelgo Armadak zigortu egin ditu 17-18 urteko neska hauek, baina militar hauek egin dutena ohikoa bihurtzen ari da gaztetxoen artean, argazkiak atera eta Intereneten jartzea. Argazki horietan sarri mozkortuta azaltzen dira, sexu harremanetan edo gaiztakeriren bat egiten.
Internet da zalantzarik gabe gizakiak azken hamarkadetan asmatu duen tresnarik izugarri eta harrigarriena, erabilera ugari du eta gaur egun ezin dugu Internetik gabeko mundua imaginatu, baina tresna zoragarri honek alde ilunak ere baditu.
Argazki horiek bidaltzen dituzten gaztetxo horientzat iraganak ez du gehiegi balio eta etorkizunik ez dago, oraina da existitzen den bakarra, baina Ineternetek ez du ahazten, Internetek ez du ezer ezabatzen eta behin han jarritako zerbait han geratuko da ohiko bideak jorratu baditu.
Gizakion oroitzapenak eztabaidagarriak dira, bakoitzak era ezberdinean bizi dugu gertatzen zaiguna, baina Interenetek jasotzen duena ez du aldatzen, hura han dago denbora pasa eta gu beste pertsona bat bihurtu bagara ere.
Interenetek ez du damua onartzen, gure gaztetxoak hortaz ohartzen ez badira ere.