Gizartea -
Heriotza
Esther Williams aktorea hil da
'Hollywoodeko sirena'k 91 urte zituen, eta 1940ko eta 1950eko hamarkadetan hainbat filmetan parte hartu zuen.
Erredakzioa
Esther Williams aktore estatubatuarra hil da (91 urte) ostegunen honetan, Harla Boll haren publizistak jakinarazi duenez.
MGM zinema estudioko izarretako bat izan zen, eta 1940ko eta 1950eko hamarkadetan ikuskizun akuatikoak nabarmentzen ziren filmetan parte hartu zuen. Gaztetan igerilaria izanik, arrakasta handia lortu zuen film horietan.
Halaber, Ziegfeld Follies (1945), Neptune's Daughter (1949) eta Take Me Out to the Ball Game (1949) filmeei esker egin zen ezagun zinema munduan.
Zinemako estudio handien desagertzearen ondoren, beste gisa bateko filmetan parte hartzen ahalegindu zen, baina ez zuen zorterik izan.
1962an Fernando Lamas aktorearekin ezkondu zen, eta bizitza publikotik erretiratzea erabaki zuen.
Gurpildun aulki batean zegoen aspaldian, erorketa baten ondorioz.