Gizartea -

Frantzia

Neonazi espainiar bat, Clement Meric gaztearen hiltzaileen artean

Frantziako Gobernuak muturreko eskuineko taldeak desegiteko modua aztertuko du.

Clement Meric gaztearen hilketaren aurkako elkarretaratzea, Parisen. EFE
Clement Meric gaztearen hilketaren aurkako elkarretaratzea, Parisen. EFE
Clement Meric gaztearen hilketaren aurkako elkarretaratzea, Parisen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako mutil neonazi bat dago Parisen Clement Meric gazte antifaxista hiltzea egotzita atxilotutako zazpi pertsonen artean, 'Le Point' egunkariak jakinarazi duenez.

Gaztea atzo hil zen, ospitalean, herenegun 'skinhead' talde batek eraso bortitza egin eta gero.

Meric burmuineko heriotza egoeran zegoen, eta ostegun honetako eguerdian deklaratu dute hilda, ofizialki.

Atxilotutako espainiarra 1992. urtean jaio zen, eta Saint-Ouen herrian atzeman dute, Paristik sei kilometro iparraldera, beste bi 'skinhead'ekin eta 32 urteko emakume batekin batera.

Atzemandakoak espetxean daude, epailearenera noiz eramango zain.

Muturreko eskuinaren aurkako neurriak

Bestalde, Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak eskuin muturreko taldeak desegiteeko neurriak abiatu nahi dituela azaldu du.

"Talde faxistak eta naziak era demokratikoan desegiteko moduak aztertzea eskatu diet Barne eta Justizia ministroei", esan du, Senatuan egindako agerraldi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea