Gizartea -

Iragarpena

Eguraldiak hobera egingo du aste honetan, eta atertu egingo du

Gaur bertan ostarteak zabalduko dira eta giro epela nagusituko da, 20ºC-ko tenperaturekin.

Eguraldiak hobera egingo du aste honetan, eta atertu egingo du. Argazkia: Alberto Zorrilla
Eguraldiak hobera egingo du aste honetan, eta atertu egingo du.
Eguraldiak hobera egingo du aste honetan, eta atertu egingo du. Argazkia: Alberto Zorrilla

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan botatako euriteen ondorioz izan diren uholdeen ostean, atertu egingo du eta lasaitu egingo da giroa, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Gaur bertan hobera egingo du eguraldiak. Eguna lainopean hasiko dugu leku askotan, batez ere kantauri isurialdearen ekialdean non euri pixka bat egin dezakeen. Dena den, orduak pasa ahala hodeiak gutxitu egingo dira eta giro eguzkitsua nagusituko da. Gainera, tenperaturak gora egingo du; balio altuenak 20 ºC ingurukoak izango dira. Gauean, bereziki azken orduetan, hodeiak ugaritu egingo dira.

Asteartean giro eguzkitsua, batez ere arratsaldean. Goizaldean fronte bat gure lurraldea ukituz pasatuko da eta hodei dezente ekarriko du; agian euri izpiren bat ere utziko du kantauri isurialdean. Alabaina, goizak aurrera egin ahala, hodeiak erretiratu egingo dira, eta zerua ia garbi geratuko da arratsaldean. Tenperaturak ere koska bat gora egingo du; altuenak 20-25 ºC artekoak izango dira.

Asteazkenean eguzkia eta uda sasoiko tenperatura. Zerua ia garbi egongo da, urdina nagusituko da, behintzat, eta tenperaturak nabarmen egingo du gora; altuenak 25 eta 29 ºC artekoak izango dira. Haizea ahul eta noraezean ibiliko da goizean, eta arratsaldean brisa sartuko da. Azken orduetan baliteke bero hodeiak sortzea barnealdean.

Ostegunean euria egiteko aukerak areagotuko dira, baina lainoak eta ostarteak tartekatuko dira, eta asteburuari begira, badirudi eguraldiak atertzera joko duela eta tenperaturak gora egingo duela.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zure argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea