Gizartea -

Shaolin faltsuaren hilketak

Gabirondo: 'Froga guztiak jasotzen ari gara puzzlea osatzeko'

Ertzaintzaren zuzendariak adierazi duenez, shaolin faltsuaren auziaren baitan biktima gehiago izan diren ezin da baztertu, baina "serie hiltzaile"  baten kasuaren aurrean egotea baztertu du.

Gervasio Gabirondo. Argazkia: EiTB
Gervasio Gabirondo. Argazkia: EiTB
Gervasio Gabirondo. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendariak adierazi duenez, Ertzaintzaren polizia zientifikoa shaolin monje faltsuaren auziaren inguruko "froga guztiak" jasotzen ari da "puzzlea osatzeko" eta oraindik ikerketaren "lehen fasean" daudela azpimarratu du.

Ertzaintzaren zuzendaria Juan Carlos Aguilar shaolin monje faltsuak ustez hildako bi emakumeen inguruko ikerketaz mintzatu da ETBko Egun On Euskadi saioan.

Ertzaintzaren polizia zientifikoak aste honetan amaituko du Bilboko Maximo Aguirre kaleko gimnasioko ikuskapena eta hamar egunetan jasotako frogak ez direla "berehala argitzen" esan du Gabirondok. Horiek "laborategian aztertu" eta ondorioak ateratzeko "denbora asko" behar dela nabarmendu du.

Hori dela eta, beste hildako edo biktimarik egon daitezkeen ezin dela guztiz baztertu esan du, "frogak daude, aztertu egin behar dira eta jakingo dugu bi kasu horiek izan diren edo besteren bat dagoen", erantsi du. Dena den, baztertu egin du "serie hiltzaile" baten aurrean gaudenik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea