Gizartea -
Ezbeharra
Arabako bi pertsona hil dira istripu batean, Cellan (Teruel)
81 urteko gizona berehala hil da, baina 79 urteko emakumea anbulantzian ospitalera zeramatela hil da.
Erredakzioa
Arabako gizon eta emakume bat hil dira gaur, auto istripu batean, A-23 autobian, Cellan (Teruel). Autoa errepidetik atera eta irauli egin da.
Gobernuko Ordezkaritzak jakitera eman duenez, ezbeharra 12:07 aldera jazo da 132 kilometroan.
81 urteko gizona berehala hil da, baina 79 urteko emakumea anbulantzian ospitalera zeramatela hil da.
Antza denez, Opel Astra autoa errepidetik atera eta itzulipurdika mendoitz batetik erori da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea