Gizartea -

Uholdeak Nafarroan

N-113 errepidea ireki dute, Castejonen

Astelehenaz geroztik itxita egon da Iruñea eta Madril lotzen dituen errepidea, 75. eta 77. kilometroen artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-113 errepidea (Iruñea-Madril) ireki dute gaur, Castejonen. Ebrok gainezka egin zuen aste honetan, eta, ondorioz, astelehenetik itxita egon da errepidea, 75. eta 77. kilometroen artean.

Iruñerrian eta Nafarroa iparraldean euri asko egin zuen asteburuan, Arga ibaiak gainezka egin zuen eta kalte handiak eragin zituen Nafarroako hiriburuan eta inguruko herrietan.

Bestalde, Nafarroan oraindik itxita jarraitzen du N-121 A (Iruñea-Behobia) errepideak 28. kilometroan, luiziak direla eta.

Halaber, errepide hauek ere itxita daude: PA-30 errepidea Iruñean, 11. kilometroan, luizi batengatik; A-6100 Carrascal eta Marcilla arteko errepidea, 27. kilometroan, eta NA-115 errepidea, Funesen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea