Gizartea -

Alkateen foroa

Munduko Alkateen Foroa itxi dute, Azkunaren jendaurreko agerpenarekin

Kanpora irekitzeko beharra azpimarratu du lehendakariak, eta Felipe printzeak, berriz, alkateen lana goraipatu du. Oraindik ere ekitaldiak antolatu dituzte astebururako.

Iñaki Azkuna agertu da berriro jende aurrean, Alkateen Foroan

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea jendaurrean agertu da berriz ere ostiral honetan, Alkateen Nazioarteko Foroan. Agerraldi horrek protagonismoa berezia hartu du ekimenaren itxiera ekitaldian, maiatzaren 6an ebakuntza egin eta gero estreinakoz agertu baita jendaurrean Azkuna. Felipe printzea eta Iñigo Urkullu lehendakaria izan dira ostiral honetan Bilboko alondegian egin dute ekitaldiko buruak.

Euskadik ''besoak zabalik'' dituela azpimarratu du Urkulluk bere hitzaldian, eta bertan bildutakoak euskal enpresa-eredua ezagutzera gonbidatu ditu. Halaber, kanpora irekitzeko beharra azpimarratu du. ''Jakin badakigu gure etorkizuna bertako enpresek, egoitza teknologikoek eta unibertsitateek kanpora irteteko duten gaitasunaren menpe dagoela'', esan du.

Asturiasko printzeak, bestalde, ''ahalegina eta herritarrekiko konpromisoa''' aitortu die alkateei, eta ''zerbitzu publikoaren eredu'' direla azpimarratu du, kasu askotan ''irabazi asmorik gabe'' aritzen baitira. "Herritar bakoitzarekiko konpromisoa dela-eta eredu dira, eta gure aitorpen osoa merezi dute'', gaineratu du.

Azkunari zuzendutako hitzak ere izan ditu printzeak, eta munduko alkate onenaren izendapena dela-eta zoriondu egin du Felipek.

Bilboko alkateak ere hitz gozoak izan ditu printzearentzat, eta ''bereziki'' eskertu nahi izan dio bisita: ''Laguntza behar izan dugun guztietan Bilbora etorri da. Horregatik du gure esker on eta errespetu guztia printzeak, entzuten dakielako eta entzundakoari erantzuten dakielako''.

Alkateen Nazioarteko Foroa ofizialki ostiral honetan itxi baldin badute ere, asteburuan zehar ekitaldi gehiago izango dira Bilbon: Ostiral arratsaldean enpresarien bilera egingo dute, eta larunbatean, berriz, politikari gazteen bilera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna