Gizartea -

Noos auzia

Cristina infantak ukatu egin du ondasun higiezinak saldu zituela

Espainiako Zerga Agentziak Castro epaileari emandako txosten batean irakur daitekeenez, Cristina infantak hainbat ondasun higiezin saldu zituen 2005ean eta 2006an.

Cristina infantak ukatu egin du ondasun higiezinak saldu zituela. Argazkia: EFE
Cristina infantak ukatu egin du ondasun higiezinak saldu zituela.
Cristina infantak ukatu egin du ondasun higiezinak saldu zituela. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantak ukatu egin du ondasun higiezinak saldu zituela eta 1,43 milioi euro jaso zituela, Errege Etxeko bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Hainbat ondasun higiezin saltzea egotzi dio Espainiako Zerga Agentziak Cristina infantari. Horren harira, txosten bat idatzi du Zerga Agentziak eta Noos auziko Castro epailearen esku utzi du.

Ustez, Espainiako Agentziak idatzitako txostenean ageri den informazioa argitaratu dute hainbat hedabidek. Horren arabera, Cristina infantak hainbat ondasun higiezin saldu zituen Espainian 2005ean eta 2006an, eta horien truke 1,43 milioi euro jaso zituen.

Errege Etxeak dena ukatu du, eta akats bat izan behar duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea