Gizartea -

Bilbo

Santutxun 7 lagun sastatu zituenak 20 urte igaroko ditu psikiatrikoan

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak onartu egin du, bi aldeen akordioari jarraiki, erasotzaileak duen anomalia psikikoak homizidio delituagatik absolbitzen duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bijan Alizadeh psikiatrikoan 20 urte igarotzera zigortu dute, Bilboko Santutxu auzoan sastakadaz erretiroa hartuta zegoen irakasle bat hiltzea eta beste sei lagun zauritzea leporatuta.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak onartu egin du, bi aldeen akordioari jarraiki, erasotzaileak duen anomalia psikikoak homizidio delituagatik absolbitzen duela.

Hala ere, Alizadehk ezingo du biktimengandik gertu egon, 58.500 euroko kalte-ordaina eman beharko die, eta Basurtuko ospitaleari 16.500 euro eman beharko dizkio jasotako arretagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea