Gizartea -

Girona

Epaileak 126 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Oloteko zaintzaileari

Gehienez 40 urte emango ditu espetxean Joan Vilak,La Caritat geriatrikoko 11 adineko pertsona hiltzea egotzita.

Epaileak 126 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Oloteko zaintzaileari. Argazkia: EiTB
Epaileak 126 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Oloteko zaintzaileari. Argazkia: EiTB
Epaileak 126 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Oloteko zaintzaileari. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gironako auzitegiak 127 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Joan Vila Oloteko (Girona) zaintzaileari, La Caritat geriatrikoko 11 adineko pertsona hiltzea egotzita.

Gehienera jota, 40 urte pasatuko ditu kartzelan eta zigor osoari kartzela-onurak aplikatuko zaizkio.

Epaian irakur daitekeenez, 10 urteko kartzela zigorra ezarri dio lehen zortzi hilketengatik, beste birengatik 13 urte eta lau hilabetekoa, eta beste 20 urte eta 10 hilabetekoa.

Bestalde, hildakoen senitartekoei 369.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die guztira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea