Gizartea -
Istripua
AP-8 autobidea itxita egon da hainbat orduz Irunen, Iparraldera bidean
Kamioi batek artaziarena egin du eta bidea oztopatu du. Dagoeneko bide bat ireki dute Irunerako norazkoan. Halaber, errei bat itxita dago Donostiara bidean.
Erredakzioa
AP-8 autobidea erabat itxita egon da Irunen, hainbat orduz, Iparraldera bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, 06:50 inguruan gertatu da ezbeharra, eta kamioi batek artaziarena egin du. Ibilgailuak zirkulazioa oztopatu du eta zirkulazioa GI-636 errepidetik bideratu dute.
Ertzaintzak dagoeneko bide bat ireki du Irungo noranzkoan. Halaber, istripuaren eraginez errei bat itxita dago Donostiarako noranzkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea