Gizartea -

Gudariei omenaldia

Espainian 'demokraziaren aurka matxinatutakoek jarraitzea' salatu dute

"Demokraziaren aurka matxinatu zirenak Espainian gobernatzen jarraitzen dutela" deitoratu dute Gerra Zibileko gudariek Bilbon egin dieten omenaldian.

Gerra Zibileko gudarien omenaldia, Bilbon. Argazkia: eitbcom
Gerra Zibileko gudarien omenaldia, Bilbon.
Gerra Zibileko gudariak omendu dituzte, Artxandan

0:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra Zibileko gudariak omendu dituzte Artxandan, Bilbon, eta ekitaldian, besteak beste, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Ibon Areso Bilboko alkateordea egon dira. Bertan, "demokraziaren aurka matxinatutakoek Espainian gobernatzen jarraitzen dutela" deitoratu dute gudariek.

Omendaldian bi gudarik hartu dute parte eta zazpigarren urtez jarraian lore-eskaintza egin dute bertan dagoen eskulturan.

"Euskal gudarien batailoian parte hartu zuten guztiak gogoratzeko bildu gara, frankismoaren terrorismo garaian hainbeste sufritu zuen Euskal Herriaren alde euren bizia eman zutenak omentzeko", esan du Jose Moreno Aterpe 1936 elkarteko presidenteak.

Justizia eskatu du Morenok "hau baita Europako herrialde bakarra non demokraziaren aurka matxinatutakoek agintzen jarraitzen duten", salatu du. Azkenik, memoria historikoaz inor gogoratzen ez dela kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea