Gizartea -

Bularreko minbizia

Euskadiko enpresa batek metastasia detektatzeko test bat garatu du

AEBetan sistema hori erabiltzen dute, Los Angeleseko John Hopkins eta Cedars Mount Sinai ospitaleetan, besteak beste.

Mamografia bat. Argazkia: EITB.
Mamografia bat. Argazkia: EITB.
Mamografia bat. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oncomatrix Euskadiko enpresak bularreko minbizi batek metastasia garatzeko ahalmena duen edo ez lehenengo momentutik jakiteko test bat garatu du. Hala, gaixoaren arabera, tratamendu egokiagoa eta zehatzagoa eskaini ahal izango da.

Sistema hori AEBetako hainbat ospitaletan erabiltzen hasi dira, hala nola, Los Angeleseko John Hopkins eta Cedars Mount Sinai ospitaleetan, egoitza Bizkaiko Parke Teknologikoan duen enpresak jakinarazi duenez.

Diagnostikorako tresna berriak % 93,5eko sentsibilitatea eta % 94,2ko zehaztasuna eskaintzen ditu.

Testak, gainera, bularreko lesio onbera bat tumore gaizto bihur daitekeen edo ez iragarri dezake. Orain arte hori ezinezkoa zen.

BreastScan izena jarri diote sistema horri, eta, Oncomatrixekin batera, Asturiasko Ospitale Nagusiak, Oviedoko Unibertsitateak eta Santanderreko Marques de Valdecilla Ospitaleak garatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea