Gizartea -
Sutea Amurrion
Sute batek hainbat tona txatar kiskali ditu Tubos Reunidos lantegian
Sutea ikusgarria izan bada ere, langilerik ez da zauritu eta enpresaren beste instalazio batzuetan ez da kalterik izan.
Erredakzioa
Sutea izan da Amurrioko Tubos Reunidos lantegian eta hainbat tona txatar eta zabor kiskali dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sua 22:30 inguruan piztu zen, Tubos Reunidoseko biltegi batean. Suhiltzaileak bertaratu ziren eta 01:30 aldera sutea menderatzea lortu zuten. Alabaina, gaur goizean bertan jarraitzen dute, garrak erabat itzali arte.
Sutea ikusgarria izan bada ere, langilerik ez da zauritu eta enpresaren beste instalazio batzuetan ez da kalterik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea