Gizartea -
Lan-istripua
Bi langile larri, Erandioko fabrika batean erredurak jasan ostean
42 eta 51 urteko beharginak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, egoera larrian.
Erredakzioa
Erandioko Befesa altzairu-fabrikan lan-istripua izan da goizaldean, eta bi langile larri zauritu dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra goizaldeko 02:00ak aldera jazo da, eta bi langileak aluminio-urtuarekin erre dira. 42 eta 51 urteko beharginak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, egoera larrian.
Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira aipatu lantegira. Suhiltzaileez gain, Osalaneko teknikari bat ere bertaratu da, istripua nola gertatu den argitzera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea