Gizartea -
Gabonetako apartekoa
EHUko errektorea deklaratzera deitu dute apartekoa aurreratzeagatik
Gabonetako aparteko ordainsaria aurreratzeagatik salatu dute Goirizelaia. Izan ere, Espainiako Gobernuak abenduko apartekoa ez ordaintzeko agindu zuen dekretuz 2012ko uztailean.
Erredakzioa
Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak (EHU) Getxoko epaitegietan (Bizkaia) deklaratu beharko du datorren asteartean 2012ko Gabonetako aparteko ordainsaria aurreratzeagatik. Hala, Administrazio Publikoaren kontrako delitua egotzi diote, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.
EHUko Gobernu Batzordeko kide batek jarri du errektorearen aurkako salaketa. 2012ko Gabonetako aparteko ordainsaria aurreratzea egotzi dio, nahiz eta Espainiako Gobernuak urte horretako uztailean Administrazio Publikoan abenduko apartekoa ez ordaintzeko agindu zuen dekretuz.
Egoera horren aurrean, errektoreak EHUko 6.700 langileei dirua aurreratzea erabaki zuen.