Gizartea -

Sanferminak 2013

Ikurrin erraldoia udaletxe parean jarri zuteneko 'making of'a

Arrantzalez mozorrotutako hainbat lagun, kanaberak eskuan,  teilatura igo eta Iruñeko Udalaren parean ikurrin erraldoia nola jartzen duten ikus daiteke Ateak Ireki atariak  kaleratutako bideoan.

Ikurrina erraldoi bat jarri zuten Iruñeko udaletxearen parean sanferminetako txupinazioaren unean.
Ikurrina erraldoi bat jarri zuten Iruñeko udaletxearen parean sanferminetako txupinazioaren unean.
Making of-a: nola jarri zuten ikurrina Iruñeko udaletxe plazan?

5:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanferminak 2013ko txupinazorako minutu gutxi falta zirela, ikurrin erraldoi bat jarri zuten arrantzalez mozorrotutako hainbat lagunek, kanaberak erabiliz,  Iruñeko Udaletxe parean. Ondorioz, festen hasiera ia hogei minutuz atzeratu zuten, harik eta udaltzainek ikurrina kentzea lortu zuten arte. Gaur, Ateak Ireki atariak ikurrina nola jarri zuten erakusten duen bideoa plazaratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea