Gizartea -
Laguntza bidezko ugalketa
Senargabeek eta lesbianek ezingo dute laguntza bidezko ugaldu
Soilik 40 urtetik beherako emakumeek eta 55 urtetik beherako gizonek osatutako bikoteek parte hartu ahal izango dute Osasun sistemaren laguntza bidezko ugalketan.
Erredakzioa
Espainiako Osasun Sistemaren oinarrizko zerbitzuetako laguntza bidezko ugalketan soilik 40 urtetik beherako emakumeek eta 55 urtetik beherako gizonek osatutako bikoteek parte hartu ahal izango dute. Hala, senargabeek eta lesbianek ezin izango dute laguntza hori jaso.
Asistentzia oinarrien harira, esan dutenez, “lehen, orain eta beti oinarri terapeutikoak eta prebentiboak direla eta artatuko da jendea”.
Bazterketa oinarriei dagokionez, zirriborroak ez du sexu bereko emakumeei zein senargabeei buruz hitz egiten, baina tratamendu hori ez jasotzeko bost arrazoi azaltzen ditu.
Beste aldetik, tratamendu terapeutikoetarako, aurreko oinarriak betetzeaz gain, bi bikoteek esterilak diren edo ez jakiteko diagnostikoa egin behar dute, eta Osasunak dioenez, esterilitate edo ugalkortasun eza horrela definitzen du: “12 hilabeteren ostean, antisorgailurik gabe koito bidezko sexu harremanak izan eta haurduntzea ez lortzea”.
Hori dela eta, testuaren arabera, esterilitatea duen edo ez diagnostikatzeko, bikoteak koito bidezko sexu harremanak izan behar ditu; eta soilik oinarri guztiak betetzen dituzten bikoteek jasoko dute laguntza bidezko ugalketa.