Gizartea -
Madalenetako jaietan
Lau pertsona zauritu dira Errenteriako jaietan, borroka batean
Zaurituetako bat egoera larrian dago, eta beste batek ere arma zuriz egindako lesioak ditu.
Erredakzioa
Guztira, lau pertsona zauritu dira gaur goizaldean, horietako bat larri, Errenteriako Madalena jaietan izandako borroka batean. Ertzaintzak ez du inor atxilotu oraingoz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, borroka Tulle kalean izan da, 5:30ean, eta, haren ondorioz, lau pertsona zauritu dira. Horietako bat egoera larrian dago, eta beste batek ere arma zuriz egindako lesioak ditu.
Oraingoz, Ertzaintzak ez du ezbeharrean parte hartu duen inor atxilotu, eta ikerketa bat jarri du martxan, liskarraren zergatia argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea