Gizartea -
Mendizaletasuna
Anboto mendian galdu ziren hiru gazte onik erreskatatu dituzte
Hiru gazteak 22 eta 23 urtekoak eta Abadiñoko bizilagunak dira, eta onik daude.
Erredakzioa
Ertzaintzak bart Anboto mendian galdu ziren hiru gazte erreskatatu ditu gaur goizaldean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizonezko batek Ertzaintzara deitu zuen atzo arratsaldeko azken orduan, semea eta bi lagun Anboton galdu zirela ohartarazteko.
Azkenik, erreskate taldeek 02:00etan topatu dituzte, eta Arrazolara eraman dituzte.
Hiru gazteak 22 eta 23 urtekoak eta Abadiñoko bizilagunak dira, eta onik daude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea