Gizartea -

Adierazpen polemikoak

Bourdouleix diputatua: 'Hitlerrek agian ez zuen nahikoa ijito hil'

Diputatu zentrista frantziarrak erantzun horixe eman zien kanporatu zituzten 150 karabanatako ijitoei, Choleten.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gilles Bourdouleix diputatu frantziarrak kritika gogorrak jaso ditu gaur; izan ere, legez kanpoko kanpalekua muntatu zuten ijito talde bati "Hitlerrek agian ez zuen nahikoa ijito hil" esan zien.

Demokraten eta Independenteen Batasuneko diputatuak Choleten egin zituen adierazpen horiek, karabanetan bizi ziren eta kanporatuak izan behar zirenek irainka jaso zutenean.

50.000 biztanleko herri horretako alkate ere bada Bourdouleix, eta kanpalekua uzteko eskatzera joan zen karabanetakoengana.

Karabanak udal lur-eremu batean zeuden, baina handik kanporatu zituzten autopista bateko lanak egiteko. Orduan egin zuen alkate eta diputatuak adierazpen polemiko hori.

Hala ere, Bourdouleixek dio ez zuela halakorik esan, eta hori Le Courrier de l'Ouest egunkariaren bertsioa dela. Hori horrela, salaketa bat iragarri du egunkariaren kontra "difamazioagatik eta bere ohorearen eta irudiaren kontrako atentatuagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea