Gizartea -

Legazpin

Gizon bat atxilotu dute katana batekin bi lagun mehatxatzeagatik

Atxilotua Legazpiko jaietako txosnetatik bota zuten, baina katana batekin itzuli da eta bi zerbitzari mehatxatu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko gizonezko bat Legazpiko jaietan atxilotu dute, Gipuzkoan, katana batekin txosna bateko bi zerbitzari mehatxatzea leporatuta.

Hori jazo baino lehen, gizona txosnetatik bota zuten, hainbat bezero molestatzen ibili zelako. Baina handik gutxira, gizonezkoa katana batekin itzuli da eta txosna bateko bi zerbitzari mehatxatu ditu.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, jazoera larunbateko 05:00ak aldera gertatu da, Legazpiko San Inazio jaietan.

Txosna bateko bi laguntzailek Ertzaintzari abisua eman diote. Patruila bat bertaratu da, eta susmagarria banku batean eserita aurkitu du. Gizonezkoa identifikatu ostean, bertan atxilotu du. Halaber, agenteek katana hurbileko garbiontzi batean aurkitu dute.

29 urteko atxilotua polizia-etxera eraman dute, izapideak egiteko, eta datozen orduetan epailearen aurrera eramango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea