Gizartea -
Asteburuan
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizko tranbian masturbatzen aritu ondoren
56 urteko gizonezkoak ez zuen bere burua identifikatu nahi izan, eta agintariei jarkitzea egotzi diote.
Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 56 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteburuan, Txagorritxuko tranbia geltokian masturbatzen aritu ondoren bere burua identifikatu nahi ez izateagatik.
Tokiko Poliziak bizilagun baten deia jaso zuen, tranbia geltokian gizonezko bat masturbatzen ari zela ohartaraziz. Agenteak geltokira bertaratu ziren, eta nortasun agiria eskatu zioten gizonari.
Hark, baina, ez zuen bere burua identifikatu nahi izan, eta ihes egiten saiatu zen. Halaber, hainbat kolpe eman zizkien agenteei.
Udaltzaingoko kideek, azkenean, gizona atxilotu zuten, agintariei jarkitzea egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea