Gizartea -
Sutea Mallorcan
Hasi dira beren etxeetara itzultzen Estellencs herriko bizilagunak
Udalerriko bizilagunak soilik itzuli ahal izan dira (ez turistak ezta joan den larunbateko festa dela-eta bertara iritsitako lagunak ere). 700 lagun atera behar izan zituzten Estellencs herritik.
Erredakzioa
Mallorcako Estellencs herriko 250 bizilagunak gaur arratsaldean hasi dira itzultzen beren etxeetara. Joan den larunbat goizaldean atera zituzten bere etxeetatik, ostiralean Andratx herrian piztutako sutearen ondorioz.
Agintariek jakinarazi dutenez, udalerriko bizilagunak soilik itzuli ahal dira, ez turistak ezta joan den larunbateko festa dela-eta bertara iritsitako lagunak ere. Izan ere, bizilagunak 250 baldin badira ere, guztira 700 lagun atera behar izan zituzten herritik, bertan bilduta turista eta bisitari kopurua dela-eta.
Sutea % 80an egonkortzea lortu dute, baina oraindik egonkortasunik gabe jarraitzen du Galatzó inguruetan. Egunean zehar eskualde horretako egoera egonkortzea espero dute agintariek, sutea astearte edo asteazken honetan kontrolpean izateko, eta datozen egunotan erabat itzali ahal izateko.