Gizartea -
Iragarpena
Eguraldi sargoria bueltatu da
Ostegunean, benetako udako giroa izango dugu. Tenperatura oso altua izango da, barnealdean eta lurraldearen hegoaldean maximoek 35 ºC-ren muga gaindituko dute.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du bihar eta etzirako, tenperatura altuengatik.
Asteazkenean, hilaren 31n, beroa egingo du. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko baita; barnealdeko hainbat tokitan maximoak 35 ºC ingurukoak izango dira. Kostaldean brisa altxatuko denez giroa jasangarriago izango da. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da.
Ostegunean (abuztuak 1), benetako udako giroa izango dugu.Tenperatura oso altua izango da, barnealdean eta lurraldearen hegoaldean maximoek 35 ºC-ren muga gaindituko dute. Kostaldean berriz, 30-32 ºC bitartean kokatuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, hala ere haizea ipar/ipar-mendebaldera aldatuko da eta ondorioz kostaldean behe-hodeien multzoak sortuko dira arratsaldean eta gauean.