Gizartea -

Koordainketa

1.900 euskal herritarrek akatsak salatu dituzte errezetak kobratzean

Kexa gehieneak Diru-Sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duten herritarrek jarri dituzte. Arau berriaren arabera, pertsona horiek ez dituzte botikak ordaindu behar

Koordainketak hilabete bat bete du indarrean. EFE.
Koordainketak hilabete bat bete du indarrean. EFE.
Koordainketa indarrean sartu zenetik 1.900 kexa jaso dira

3:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.900 euskal herritarretik gora akatsak salatu dituzte errezetak kobratzerako garaian, koordainketa EAEn indarrean sartu zenetik.

Kexa gehieneak Diru-Sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duten herritarrek jarri dituzte. Arau berriaren arabera, pertsona horiek ez dituzte botikak ordaindu behar. Pentsiodun askok ere akatsak salatu dituzte azken hilabetean.

Botiken koordainketak hilabete bete du indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horren harira, Eusko Jaurlaritzak balorazioa egin du Legebiltzarrean.

Iñaki Betolaza Jaurlaritzako Farmazia zuzendariak esan du sistema berria ezartzea “teknikoki konplexua” izan dela, baina “normaltasunez” egitea lortu dutela.

Agerraldian, Betolazak baieztatu du Jaurlaritza konpentsazio neurriak aztertzen ari dela, 18.000 euro baino gutxiago kobratzen duten pentsioduenei babes ekonomikoa emateko.

Jaurlaritzak berretsi du ez daudela koordainketarekin ados. Guztira 8.000 telefono dei izan dituzte azken hilabetean, kexu eta informazio eskariekin. Gehienak hilaren hasieran izan dira, eta gehienetan osasun txartelaren kodigoarekin ados ez egoteagatik egin dituzte.

Izan ere, kodigo horren araberakoa da botikak ordaintzeko gida, alegia, pertsona bakoitzaren egoera sozioekonomikoa adierazten duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea