Gizartea -

Abuztuaren 10etik 17ra

Donostiak Aste Nagusi 'gaztea eta parte-hartzailea' prestatu du

Juan Karlos Izagirre alkateak azaldu duenez, gazteen eta hamabost elkarteren iritzia jaso dute aurtengo jaien egitaraua prestatzeko.

Donostiako 2012ko Aste Nagusiko kanoikada. Argazkia: EFE
Donostiako 2012ko Aste Nagusiko kanoikada. Argazkia: EFE
Donostiako 2012ko Aste Nagusiko kanoikada. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak aurtengo Aste Nagusia "parte-hartzaileagoa, gazteagoa eta herrikoiagoa" izango dela iragarri du; izan ere, egitaraua osatzeko gazteen eta hamabost elkarteren laguntza izan dute. Festak abuztuaren 10ean hasi eta 17ra bitartean ospatuko dituzte.

Izagirrek Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu du Nerea Txapartegi Kultura arduradunarekin eta Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziarekin batera.

Txapartegik festak osatzeko egin duten ideia bilketaren arrakasta goraipatu du. Epea neguan ireki zuten eta ordutik "ilusioarekin lan egin duten hamabost taldek parte hartu dute".

Antzerkiak, musikak, kirolek eta gastronomiak osatzen dute egitaraua. Aurtengo berrikuntzen artean daude Manteoko kiroldegian egingo dituzten areto futboleko 24 orduko txapelketa eta Bera Bera kirol elkarteak prestatu dituen tailerrak eta jokoak.

Su artifizialen lehiaketak 50 urte beteko ditu aurten eta ospatzeko aurreko edizioetan parte hartu zuten enpresak izango dira aurten: Ricasa, Zaragozana, Luso pirotecnia, Pirofantasia, Ip Innovative, Astondoa piroteknia, Foti international eta Pirotecnia Europla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea