Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna nagusi abuztuko irteera operazioaren lehen egunean

Hilabete honetan zehar 42 milioi joan-etorri izango direla kalkulatu du Trafiko Zerbitzuak.

Biriatuko igarobidea. Argazkia: Efe
Biriatuko igarobidea. Argazkia: Efe
Arazorik gabe hasi da abuztuko irteera operazioa

2:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT) abuztuko irteera operazioan 2,7 milioi joan-etorri izango direla kalkulatu du. Operazioa gaur hasiko da, 15:00etan, eta bihar arte iraungo du.

Operazio honen harira, DGTk horrelako kasuetan ohikoak izaten diren neurriak hartuko ditu, horien artean ibilgailu handiei zenbait ordutan ibilera mugatzea, hainbat bide osagarri egokitzea eta informazio-tauletan mezuak jartzea. Horrez gain, Guardia Zibilak 10.000 agente aterako ditu errepideetara, eta 600 funtzionario eta tekniko espezializatu izango dira Trafiko Kudeaketa zentroetan.

42 milioi joan etorri

Abuztu guztian zehar 42 milioi joan-etorri izango direla kalkulatu du Trafiko Zerbitzuak. Abuztuaren lehenengo egunetan, espainiar errepideek magrebiarrez betetako auto kopuru handia jasoko dute, urtero garai hauetan gertatzen den fenomenoari jarraituz. Gainera, aurten are auto gehiago izango direla uste du Trafiko Zuzendaritzak, ‘Ramadam’a abuztuaren 7an bukatzen baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea