Gizartea -
Zientzia
Euskal herritar batek gizakiaren eboluzioa argitzen lagundu du
Nazioarteko zientzialari talde batek 1.200 sardiniarren Y kromosoma sekuentziatu du, eta horien arbasoak Afrikan bizi izan zirela frogatu dute.
Erredakzioa
Nazioarteko zientzialari talde batek gizakia noiz sortu zen eta Lurrean barrena nola hedatu zen argitu du, Santos Alonso euskal ikertzailea tartean zela.
"Low pass DNA sequencing of 1,200 Sardinians reconstructs European Y chromosome phylogeny" ikerketa gaur argitaratuko dute Science aldizkarian.
Ikertzaile talde horrek 1.200 sardiniarren Y kromosoma sekuentziatu du. Gainera, 12.000 mutazio inguru aurkitu dituzte, eta horri esker lortu dute aurkikuntza hori egitea.
Sardiniarren Y kromosoman mutazioak aurkitu dituzte, eta, informazio horren bidez, haien arbasoak duela 180.000-200.000 urte Afrikan bizi izan zirela jakin ahal izan dute. Gero, Afrikatik atera eta Europan finkatu ziren, tartean Sardinia uhartean. Halaber, Sardiniakoen laginetan Saharaz hegoaldeko leinu baten arrastoak aurkitu dituzte.
Zientzialariek ondorioztatu dutenez, Y kromosoman aurkitu duten aniztasuna sortzeko 200.000 urte behar izan dira.