Gizartea -
Proiektu berria
Penelope Cruzek zuzendutako lehen iragarkiak polemika piztu du
Aktoreak azpiko arropako etxe batentzako bideo bat grabatu du, Irina Shaykekin, Miguel Angel Silvestrerekin eta Javier Bardem senarrarekin. Youtuberi "beroegia" iruditu zaio, eta zentsuratu egin du.
Erredakzioa
Penelope Cruzek erronka profesional berriei ekin die, eta azpiko arropako etxe batentzako iragarkia filmatzeaz arduratzea izan da horietako lehenengoa. Lan horretan, gainera, Javier Bardem izan du ondoan; izan ere, iragarki horretako protagonistetako bat da aktorea. Cruzen lanak polemika piztu du, irudien kutsu erotikoagatik.
Hasiera batean, Youtubek bideoa kentzea erabaki zuen, edukiak kanalaren "erabilpen baldintzak" betetzen ez zituelako. Cruz ahizpek Agent Provocateur azpiko arropako etxearentzat diseinatu duten bildumaren berri emateko iragarkia da.
Irudietan, gizon bat (Miguel Angel Silvestre) azpiko arropatan dauden emakumez betetako etxe batean sartzen da. Silvestrek eszena iradokitzaileak ikusten ditu etxe horretako gela bakoitzean.
Monica Cruz ere agertzen da iragarkian, haurdun. Goya Toledo aktore eta lagun mina ere aukeratu du Penelope Cruzek filmatzeko.
Eszenarik beroena Silvestrek etxeko terrazan Irina Shaykekin topo egiten duenekoa da. Cristiano Ronaldoren bikotekideak dantza egiten dio Silvestreri.
Azkenean, Javier Bardemek interpretatzen duen langile batek Silvestre esnatuko du, eta amets bat besterik ez dela izan konturatuko da.