Gizartea -

Madrilen

Guardia zibil bat atxilotu dute Madrilen, ustez 20 sute pizteagatik

Atxilotua Navas del Reyko guardia zibila da. Navas del Reyn, Chapinerian eta Cadalso de los Vidriosen suteak piztea leporatu diote.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurumena babesteko zerbitzuaren guardia zibilek lankide bat atxilotu dute, Navas del Reyn, Chapinerian eta Cadalso de los Vidriosen (Madril) ustez 20 bat sute pizteagatik.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, atxilotua Navas del Reyko guardia zibila da.

Uztailaren 17an suteak antzematen hasi ziren eta nahita piztutakoak zirela ikusita, Guardia Zibilak "baliabide guztiak ikerketara bideratu zituen".

Zonako bizilagunen, suhiltzaileen, basozainen eta Navas del Reyko guardia zibilen laguntza ezinbestekoa izan dira atxiloketa egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea