Gizartea -

Iragarpena

Euria, datozen egunetako protagonista

Asteazkenean giro ezegonkorra izango dugu oso. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake edonon, baina ipar partean euria sarriago egingo du.

Eguraldi euritsu eta ezegonkorra, arratsaldetik aurrera. Argazkia: EFE
Eguraldi euritsu eta ezegonkorra, arratsaldetik aurrera. Argazkia: EFE
Eguraldi euritsu eta ezegonkorra, arratsaldetik aurrera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldiak okerrera egingo du, eta ostegunera arte eguraldi euritsua eta ezegonkorra izango dugu, Euskal Herrian.

Ipar partean hodeiak ugaritzen joango dira egunak aurrera egin ahala, mendebaldetik hasita. Zonalde horretan, egunaren bukaeran zaparradak botako ditu eta ezin da baztertu ekaitzen bat izatea. Hegoaldean kaskarraldi honetatik at geratuko dira eta uda garaiko eguraldiaz gozatzeko aukera izango dute. Hori bai, atzo baino bero gutxiago egingo du. Eguneko tenperatura altuenak 25 eta 28 ºC artean mugituko dira ipar partean eta 30 ºC-ren muga gaindituko dute Araba eta Nafarroa hegoaldean.

Asteartean giroa gero eta ezegonkorragoa izango da. Hodeiak tarteka hegoalderaino iritsiko dira eta baliteke arratsaldean zaparrada trumoitsuren bat edo beste botatzea. Iparraldean goizean goizetik ugaria izango da hodeitza. Zaparrada handienak arratsaldean eta gauean egingo ditu, eta baliteke tarteka trumoitsuak izatea. Gainerakoan, goizean eta arratsaldeko lehen orduetan apenas egingo duen euria, nahiz eta lainotuta egon ipar partean. Tenperaturak beste koska bat egingo du behera.

Asteazkenean giro ezegonkorra izango dugu oso. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake edonon, baina ipar partean euria sarriago egingo du. Hegoaldean goiza nahikoa lasai joango da, baina arratsaldean zaparrada trumoitsuak botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta egun amaieran zakartu egingo da kostaldean. Tenperatura are gehiago jaitsiko da, eta maximoak 20-25 ºC artekoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea