Gizartea -
Ezbeharra, Nafarroan
80 urteko gizon bat oso larri, Naxurietan atoi batek zapalduta
Biktima atoiarekin maniobrak egiten ari zen, etxebizitza bateko paretaren aurka.
Erredakzioa
80 urteko gizonezko bat oso larri dago, atoi batek zapaldu egin baitu. Biktima atoiaz maniobrak egiten ari zen, etxebizitza bateko paretaren aurka.
Foruzaingoak azaldu duenez, ezbeharra igandean izan zen, 17:25ean, Naxurietako San Tomas kalean. Zauritua atoia eskuz mugitzen ari zen, anaiaren laguntzarekin. Azken horrek ez du minik hartu.
Zaurituak buruan kolpea hartu zuen, eta oso larri dago. Helikopteroz, Nafarroako Ospitalera eraman zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea