Gizartea -

Jai giroan, Bilbon

Gizon bati kreditu-txartela ostu diote eta 4.375 euro xahutu dituzte

30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, beste ezezagun baten laguntzarekin gizon bati lapurtzeagatik. Biktima Irala auzoko jaietan ezagutu zuten erasotzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrekariak zituen 30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, beste ezezagun baten laguntzarekin gizon bati lapurtzeagatik. Biktima Irala auzoko jaietan ezagutu zuten erasotzaileek. Mehatxuen bidez kretidu-txartela eta zenbaki sekretua lortu eta gero, lapurrek 4.375 euro gastatu zituzten erosketetan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lapurreta ekainaren 15ean egin zuten Bilbo erdialdeko kutxazain batean. Bi erasotzaileek biktima mehatxatu zuten kreditu-txartela eta klabea eskuratzeko. Antza denez, biktimak bi erasotzaileak Irala auzoko jaietan ezagutu zituen ordu batzuk lehenago.

Ordu batzuk geroago txartela bertan behera utzi zuen biktimak, baina lapurrek Bilboko dendetan dagoeneko 4.357 euro xahutu zituztela egiaztatu zuen.

Ertzaintzak oraindik ikerketa zabalik du, lapurretako bigarren egilea identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea