Gizartea -

Kanpana kalean

Emakume bat hil da Iruñean, gas bonbona bat lehertu ostean

Leherketa arratsaldeko bostak aldera izan da, eta bertara su-hiltzaileak eta Iruñeko Udaltzaingoak gerturatu dira.

Ezbeharra Iruñeko alde zaharrean gertatu da. EiTB.
Ezbeharra Iruñeko alde zaharrean gertatu da. EiTB.
Ezbeharra Iruñeko alde zaharrean gertatu da. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da Iruñeko Alde Zaharrean, Kanpana kaleko seigarren zenbakiko hirugarren solairuan, gas-bonbona bat lehertu ostean, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Dirudienez, hildakoa 50 urteko emakumezko bat izango litzateke. Gainera, iturrien arabera, ez da zauritu gehiagorik izan.

Leherketa arratsaldeko bostak aldera izan da Campana kalean, eta bertara su-hiltzaileak eta Iruñeko Udaltzaingoak gerturatu dira.

Biktima etxebizitzako maizter bakarra zen. Leherketaren ondorioz etxebizitzak kalte handiak izan ditu. Hala ere, eztandak biktimaren etxeari soilik kalte egin dio, leiho bat zabalik baitzegoen, eta horrek uhin hedakorraren eragina murriztu du. Leherketaren unean biktima bakarrik zegoen etxebizitzan. Suhiltzaileek etxea aireztatu dute, ez baita suterik piztu.

Blokearen teilatupeak ere kalteak izan ditu, hildakoaren etxebizitzaren gainean baitago. Lehen eta bigarren soilairuetako kalteak ez dituzte zehaztu oraindik.

Emakumearen gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute eta Udaltzaingoa ezbeharra ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea